HAMAIKA

Ibilaldiko inbertsioa berdintzeaz gain, proiekturen bat bideratzea lortu du Azkue Ikastolak


Bizkaiko ikastolen jaia Elorrioko Txintxirri ikastolak antolatuko du datorren urteko maiatzaren 31n. Agerraldia egin dute Ibilaldiaren aurtengo edizioaren balantzea egin eta datorren urtekoa aurkezteko. Lekeitioko Azkue ikastolako ordezkariek eskerrak eman dituzte eguraldi txarraren ondorioz izan dituzten galera ekonomikoak estaltzeko jaso duten laguntzagatik. Esan bezala, Elorrioko Txintxirri ikastolak hartu dio lekukoa Azkue ikastolari.