2019 EKA. 10 - 17:12h Iruñeko Udaltzaingoak epailearen esku utzi du ostiral gaueko gertakaria GUREAN GAUR Iruñeko Udaltzaingoak ostiral gauean taberna baten itxieran jazotako gertakariak ikertuko ditu. Antza denez, hainbat pertsona taberna batean sartu, eta bertako jabea jipoitu zuten. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, argitze-agiria aurkeztu du epaitegian. EH Bilduk, bere aldetik, elkartasuna eta babesa adierazi dio tabernako jabeari.