2019 UZT. 02 - 18:50h Behin betiko egitaraua aurkeztu du Herri Sanferminak plataformak GUREAN GAUR Behin betiko egitaraua aurkeztu du Herri Sanferminak plataformak. Gaurko agerraldian kideek auzolanaren aldeko apustua berretsi egin dute eta Maya alkatearen mehatxuen aurrean, herritarren babesa dutela erantzun. Bizikidetza kezka izanik, zuzeneko musika emanaldiak lehenago amaituko dituzte. Oraindik 197 txanda betetzear daude eta horiek betetzeko laguntza eskatu dute.