2019 UZT. 04 - 18:10h Greban jarraitzen dute Gipuzkoako papergintza eta grafikagintza sektoreko langileek GUREAN GAUR Gipuzkoako papergintzaren kasuan ekoizpena erabat geldirik egon zen atzoko greba egunean eta gaurkoa ere hala izatea espero da. Grafikagintzan ere, azken greba egunetako jarraipena «oso altua» izan dela adierazi dute, eta atzo egun guztian lantegiak guztiz itxia izan zituzten hamahiru enpresa baino gehiagok.