2019 UZT. 08 - 16:53h Auzia "nazioartekotzeko" asmoa dutela adierazi dute 11/13 epaiketako auziperatuek GUREAN GAUR 11/13 makroepaiketako auziperatuek nazioarte mailara eraman nahi dute 47 herritarren aurkako epaiketaren salaketa. Azken asteotan Euskal Herri mailan lorutako atxikimenduek indartuta, auzia nazioartekotzeko asmoa agertu dute Bilbon egindako agerraldian. Horrekin batera, irailaren 6, 7 eta 8an herri eta auzo ugaritan egingo diren mobilizazioen berri eman dute eta Euskal Herriko gehiengo sindikalarekin batera gauzatuko dituzten elkarretaratzeetan eta irailaren 14ko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.