2019 URR. 09 - 18:04h V. Jardunaldi Feministen atarian, 400 neska* gazte batu dira Lizarran GUREAN GAUR Egin dezagun topa! lelopean neska* gazteen topaketa feministak burutu dira Lizarran. Gogoeta ezberdinak plazaratzeko gunea izan da, elkarren arteko sareak ehuntzeaz harago, aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte, besteak beste, autodefentsaren ildoari helduta.