2019 URR. 16 - 19:25h Katalunian kondenatuak izan diren politikoentzat amnistia eskatu du Demokrazia Bai plataformak GUREAN GAUR Demokrazia Baiko kideek prentsaurrekoa eskaini dute 'Proces' delakoaren sententziaren harira. Kataluniako auzian zigortutakoentzat amnistia eskatu du Demokrazia Bai plataformak, eta sententziaren aurkako mobilizazioekin bat egiteko deia egin diote euskal gizarteari. Donostian eskainitako agerraldian, muturreko bidegabekeriatzat jo dute Gorenaren erabakia, eta sistema politiko-juridiko espainiarrari prebarikatu izana leporatu diote.