2019 ABEN. 17 - 15:47h Helduen egoitzetako dekretuaren aurka mobilizatu da LAB Getxon GUREAN GAUR Homologazioa eta materialak zein pertsonalak diren kontuak erregulatzen ditu Eusko Jaurlaritzak uztailaren azkenean onartutako gune erresidentzialen dekretuak. LAB sindikatuak salatu duenez, dekretuak egoitzak kudeatzen dituzten enpresen banku kontuentzako soilik dakartza hobekuntzak. Horregatik, elkarretaratzea egin dute Urgatzi enpresaren aurrean, Getxon.