2020 OTS. 19 - 17:12h Ikastetxeek eskola-jangelak kudeatzeko ahalmena izan dezaten eskatu du 'Gure platera gure aukera' ekimenak GUREAN GAUR Gure platera gure aukera ekimenak hezkuntza-komunitateak eskola-jangelen kudeaketan duen erabakitzeko eskubide murritza salatu du. Familia, langile, ekoizle eta eragile sozialek osatzen duten plataformak Eusko Jaurlaritzari exijitu dio jangela berrien diseinu eta kudeaketan kontuan hartu ditzan komunitatea osoaren iritzia eta beharrak, eskola-jangela osasuntsuak, jasangarriak eta hezitzaileak lortzea dute helburu.