2020 OTS. 26 - 16:21h Emakume bat eta bere bi seme-alabak etxegabetu dituzte Barakaldon GUREAN GAUR 41 urteko indarkeria matxistaren biktima den emakume bat eta bere adin gabeko bi seme-alabak etxetik bota dituztela salatu dute Argitan Emakumearen Aholku Zentroa eta Berri-Otxoak gizarte-bazterketaren aurkako plataformak. "Premiazko" irtenbide bat eman behar zaiela aldarrikatu dute herritarrek. Gaineratu dute Eusko Jaurlaritza izan dela salaketa jarri duena.