2020 URR. 23 - 13:37h Argentinako “Nire Aitzakia” laburmetraia eta Berexi Art-en “Eskuak” mikrobideoa, HamaikaKlik lehiaketako irabazleak GUREAN GAUR Sarean eta formatu digitalean aritzen diren gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumitu dezaten sustatzeko asmoz egin du Hamaika Telebistak Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa. Gai librean, dozenaka sorkuntza aurkeztu dituzte partaideek. Gaur eta bihar gauean euskal ekoizpen laburren gauaz gozatzeko para izango dugularik. Tessa Andonegi, Hemen sortzailen elkarteko kideak, Silvia Mendibil dokumentalgileak, Iker Lauroba musikariak eta Ekhi Atorrasagasti Hamaikako eduki zuzendariak osatu dute Hamaika Klik lehiaketako epaimahaia. Laburmetraien atalean handia izan da lehia eta Marcos Tedinek Argentinatik bidalitako "Nire aitzakia" lana saritu dute youtubeko ikustaldi kopurua ere aintzat hartuta, Mila euroko saria jasoko dute Argentinako euskaldunek.https://www.youtube.com/watch?v=8P9a-o4gqgc Denera, hamar lan aurkeztu dira atal honetan. Emakume meatzariak https://youtu.be/DHEIA2BHXAk Kontrolaren manifestua https://youtu.be/J6WF4FvLQVY Ez du inporta https: https://youtu.be/rOgKXr1hktI Olentzeroren komunikatua https://youtu.be/lfjw0DCF0bM Biak bat https://youtu.be/9kF_0qagQ0w Haragiaren pekatua https://youtu.be/LZWL-OSQ0Hw Hitzaldia https://youtu.be/82yLWn1hwrw Tua https://youtu.be/hw05MlgfXq8 Mikrobideoan atalean, "Eskuak" lana atera da garaile. Berexi Art-ek ekoitzitako lanak 750 euroko sariak eskuratu du. https://youtu.be/MWl8T54aAx8 Hamalau lan aurkeztu dira mikrobideoan atalean: Bestelako itxialdia https://youtu.be/mW5kEi0fTho3 Euskal Herria 11 ipuin https://youtu.be/70LyuLCzbZk Larrugorritan https://youtu.be/G_lNczqd_wk Itzalak https://youtu.be/0IpoLeP2H4M Router Ordorika https://youtu.be/PgyK0ru6Ans Sakanako trena https://youtu.be/gUpyPlu5i4s Jake bake https://youtu.be/DtS0GJ2GBHI Skusa https://youtu.be/MsDvQeccjPM Dantza https://youtu.be/HN2FAgmyjkQ Quarratuac https://youtu.be/jNIiv4yHum8 Iqhara https://youtu.be/miM6_mEjXsY Udaberri https://youtu.be/qbE3PP-BFMY Joana Azurduy https://youtu.be/UQmDW5kdtoU Instagrameko euskarazko istorioak sustatzeko helburua ere izan du abiapuntuan Hamaika Klik lehiaketak eta aurkeztutakoen artean Julen Po-ren "Kaixo Mikel" hautatu du epaimahaiak. https://youtu.be/JCG4HtGhi0Y Sei sormen lan jaso dira denera: E, Mikel! https://youtu.be/Hw6duiDUKNA Buelta https://youtu.be/UO1pv8NbfUQ eguna https://youtu.be/mwXzlGSm3jk Izenak jartzen https://youtu.be/ZsvnEYcRxBI Ze lagun? https://youtu.be/Bvm2ysx31Iw Azkenik, memeen atalean, Earra, JoxeMiel-en "Letra zopa" hautatu dute, 300 eurorekin sarituz. Zorionak irabazle guztiei, eta mila esker lehiaketan parte duzuen guztioi!