2020 AZA. 18 - 15:58h Hego Euskal Herriko osasun zerbitzuetan baliabide gehiago behar direla salatu dute GUREAN GAUR Koronabirusak kezka handia sortu du Euskal Herriko osasun zerbitzuetan; hain zuzen, baliabide gehiago behar direla salatu dute Hego Euskal Herriko osasun langileek, sindikatuek eta profesionalen elkargoek. Oraintxe, ZIU Zaintza Intentsiboko Unitateetako egoera da kezkagarriena, egunetik egunera beteagoak baitaude oheak.