2020 AZA. 19 - 13:33h Europako Batzordeak onartu du antigenoen testak farmazialari prestatuek egitea GUREAN GAUR Koronabirusa diagnostikatzeko antigenoen test azkarrak egin ditzaketen farmazien sarea prestatzen hasi dira Katalunia eta Madril. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak adierazi duenez, probak Europako Batzordeak agindutako jarraibideen arabera egin behar dira; egitasmo zehatzak aurkeztuz eta kualifikatutako langileekin.