HAMAIKA

Eneko Andueza: "Legitimitate osoa dugu EH Bilduren botoak jasotzea babesteko"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Eneko Andueza Euskal Sozialistak talde legebiltzarreko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Espainiako Gobernuaren aurrekontuak izan dtu hizpide, eta nabarmendu du albiste "pozgarria" dela: "Zorionez, ez ditugu Monteroren aurrekontuak izango, gure aurrekontuak izango dira, eta egoera honi aurre egiteko egokitutakoak", adierazi du. 

Tamalgarritzat jo ditu hedabide batzuek aurrekontuak onartzeko negoziazioekin hartu duten papera, eta hedabide batzuei errelatoa "aldatzea" egotzi die: "Ez dugu ulertzen hainbeste urtetan politika egiteko eskatu duten berberak kontrakoa esatea, eta EH Bilduri betoa jartzea".

Zentzu horretan, alderdi sozialistako belaunaldi berrien paperana nabarmendu du: "Beste belaunaldi bat gara, eta beste politika bat egiteko aukera izatea espero dugu, askatasun osoz; horrek ez du esanahi printzipioei uko egiten diegunik".

Hezkuntza Legearen erromaz galdetuta, adierazi du kritika "zorrotzak" izan direla, baina "fundamenturk gabeak" direla: "Gezurrak esan dituzte". Legea "ona" dela nabarmendu du, eta "behingoz", "berditasunerantzantzat" urratsak egiten dituena. 

Espetxe politika ere hizpide izan du Anduezak, eta nabarmendu du Espainiako Gobernuak "ulertu" egin duela egoera aldatu dela, eta "erramintak" jarriko dituela, "legeak esaten duen moduan", beste espetxe politika bat egiteko. Zentzu horretan, uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela "arazorik izango" espetxe eskumena transferitzeko. 

"Eskuzabaltsunez jokatzeko jarrera daukagu"

Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak "bermatuta" daudela adierazi du gehiengoa daukatelako, baina beste alderdi politiko guztiekin hitz egiteko, eta proposamenak jasotzeko prest daudel adierazi du. Bide beretik, "rodillo"-aren argudioa bertan behera gelditu dela adierazi du: "Ikusi da akordioetara heltzeko gaitasuna dugula eta eskuzabaltasunez jokatzeko jarrera daukagula".

 

"Historikotzat" jo du gobernu guztietan egotea, eta alderdi sozialistak Euskal Herriaren ematen dion "egonkortasun, ekonomiko, politiko eta soziala" azpimarratu ditu: "Gu gobernu guztietan egonez gero, alderdi desberdinekin adosten ditugu gai asko; hori politika berria egitea da", zehaztu du. 

Indarkeria matxistaz ere mintzatu da, eta gai horretan ere oso "zorrotzak" izan behar direla azpimarratu du: "Ez du balio egun batean aldarrikapenak egiteko kalera irteta; indarkeria matxista gure egunerokoan borrokatu behar dugu", azaldu du.