2020 ABEN. 03 - 13:47h Iñaki Uria: "Komunabide ezberdinek gai izan behar dugu euskaldunon agenda sortzeko" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Hamaika admin Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria elkarrizketatu dugu. Euskaldunon Egunkaria kaleratu zenetik 30 urte beteko dira abenduaren 6an, eta bera izan zen sortzaileetako bat. Uriak nabarmendu du Egunkariak ate berri bat ireki zuela euskarazko komunikazioaren munduan, eta adierazi du prentsa elebiduna sortzea "tranpatzat" jotzen zutela beraiek: "Argi ikusi genuen komunikabide elebidun batean, erdara nagusituko zela saldu eta zabaldu nahi baldin bazen, eta garbi genuen euskarazko komunikabide bat behar genuela, egunero argitaratuko zena". Egunkaria sortzeko prozesuan hartu zuen parte Uriak, eta adierazi du bide "luzea" izan zela: "10 urte pasa genituen hori prestatzen, pentsatzen, eskatzen eta aldarrikatzen". Gaur egunera etorrita, Uriak nabarmendu du edukiak behar direla euskaraz eta euskaldunentzat, eta euskarazko hedabideek gaitasuna izan behar dutela horiek zabaldu eta herritarren arreta eskuratzeko. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jo du komunikabide ezberdien arteko elkarlana, "euskarazko eta euskal herritarren agenda sortzeko". Era berean, gaur egungo bizimoduaren abiadura beste bat dela adierazi du, eta horrek hainbat aldaketa ekarri dituela bizimoduan. Zentzu horretan, adierazi du euskarazko hedabideek gai izan behar dutela molde berriak txertatzeko. Era berean, Euskal Herrian sortzaile asko daudela adierazi du, eta nabarmendu du euskarazko hedabideek gai izan beharko luketela hori zabaltzeko eta herritarrengana iristeko. Elkarrizketa osorik ikus dezakezue www.hamaika.eus webgunean.