2020 ABEN. 11 - 16:30h “Beharrizan sozialak zentroan jarri behar dira enpresa kapitalista handiak markotik ateratzeko” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. EKONOMIA GAUR Pandemia egoerak mahai gainean jarritako konplexutasunak aprobetxatu ditu Amazonek, merkataritza elektronikoan lan egiten duen enpresa estatubatuarrak, hain zuzen. Izan ere, datu ikusgarriak utzi ditu azken hilabeteetan hiperkontsumoaren mesedetan eta, gertuko merkataritza txikiaren kaltetan. Jokamolde honi, “pandemiaren bizkarrera eginiko kolonizazioa” deitu diote arloko hainbat adituk, baita, Gorka Martija Euskal Herriak Kapitalari Planto! kanpainako kideak ere. Martija Amazonen eragin sozioekonomikoaz aritu da, eta erlojuaren kontra borrokatzeko gakoei heldu die.