HAMAIKA

Itziar Lasuen: "Bizitza osoan lanean aritu arren, emakume askok ez dute pentsiorik jasotzen"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Zaintza pertsona guztien ongizaterako eta jarduera sozial nahiz ekonomikoari eusteko ezinbesteko lana da. Etxeko konfinamendua iritsi zenean, nabarmen azaleratu zen zaintza lanaren krisia, baina arrakala hori lehenagotik dator. Ildo horretan, zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen nagusietako bat bihurtu da, eta emakume pentsiodunen borroka ere lehen lerroan dago. Izan ere, emakume adindu askoren errealitatea da urteko askotan etxeko lanetan aritu arren, ez dutela soldatarik jaso, eta beraz, ez dutela kotizatu.