2021 API. 08 - 14:16h Miren Bardaji: "Errefuxiatuak baldintza latzetan konfinatuta mantentzeko erabili dute pandemia" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Miren Bardaji YSWR eta Kairos taldeko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Lesboseko errefuxiatuen gunean lanean ari da azken urteetan, eta esperantza gogorra bada ere, eman biano "gehiago" jasotzen dutela adierazi du Bardajik: "Bizi guztian biziko ez nituen gauzak bizitu ditut". Era berean, azpimarratu du kanpamentuetan bizi dutena "positiboena" dela, baina "baita negatiboena ere". Arlo sikosoziala lantzen dute bertako errefuxiatuekin, eta kirola ere praktikatzen dute: "Kirolarekin komunitatea sortzen lortzen dugu, eta oso inpaktu positiboa izaten du Lesboseko errefuxiatuengan". Errefuxiatuen egoera izan du hizpide Bardajik, eta nabarmendu du Moriako kanpamentuaren egoera "lotsagarria" bazen, "are okerragoa" dela oraingo kanpamentua: "Berunez kutsatutako gunea da". Zentzu horretan, Bardajik salatu du pandemia "aitzakia gisa" erabili dutela errefuxiatuak "baldintza jasangaitzetan konfinatuta mantentzeko". Era berean, azpimarratu du Europara iristen direnean errealitate hau ikusi eta "kolpe latza" hartzen dutela. Zentzu horretan, Europar Batasunaren jarrera salatu du Bardajik: "Europak mugak externalizatu eta mugak militarizatu ditu; norabidea kanpamentu eta kartzela hauek mantentzea da", azpimarratu du. Zentzu horretan, Kanariar Handiko egoera izan du hizpide, eta salatu du "beste Moria bat eraikitzen" ari direla bertan: "Egoera oso kezkagarria da". Era berean, azpimarratu du azken urteetan, errefuxiatuen gaia "ezkutatu" egin dela hedabideetan, eta horren ondorioz, beren lana egoera hori salatzea eta ikustaraztea dela. Elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.