HAMAIKA

Itxaso Atutxa: "Egoerak txarrera egin duenez, gure ardura ere handigoa da".

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. COVID19aren egoera izan du lehendabizi, eta nabarmendu du egoerak okerrera egiten duen heinean, herritarron ardura ere handiagoa dela. Zentzu horretan, indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea garrantzitsua dela dio, eta hori eginez gero, egoerak hobera egingo lukeela dio.

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak pandemiari aurre egiteko dituzten baliabideez galdetuta, ezinbestekotzat jo du alarma egoera luzatzea. Izan ere, Atutxak dioenez, Euskadiko Auzitegi Gordenak hartzen dituen erabakiak ikusita, "gatza" izango da pandemiari aurre egiteko "gutxieneko neurriak indarrean mantentzea". Era berean, pandemiaren aurkako euskal legearen nondik norakoak azaldu ditu; bere esanetan, aurreproiektua eginda eta alderdi politikoekin konpartituta dago dagoeneko, eta alderdi politikoekin hitz egiten ari dira: "Guztion artean egindakoa izango da".

Espainiako Gobernuarekin adostutako transferentzien egutegiaz galdetuta, nabarmendu du "atzerapen" asko izan direla, "batzuk ulergarriak, baina beste batzuk aitzaki gabekoak". Zentzu horretan, adierazi du "gutxienez" binakako komisio horren deialdia eginda egotea datorren asterako, lehen eskumenak uda baino lehen egiteko: "Urte asko pasatu dira, eta ezin dugu aitzakiekin jarraitu; politikaren garaia da". Espainiako Gobernuarekin duen harremana izan du hizpide, eta zehatzago, ERTEn luzapenaren eskaera izan du hizpide: "ERTEn luzapena beharrezkoa da, eta baita beste hainbat politika industrial ere, ERTEak etorkizuneko ERE bihurtu ez daitezen".

Autogobernu potentzia hizpide, Atutxak adierazi du EAJk "borondate osoa" duela Autogobernu ponentziari ekiteko: "Bi alderdi abertzale daude herri honetan, eta biok ahalegindu beharko dugu testu artikulatu bat egon dadin". Aberri Eguna hizpide hartuta, EAJren hausnarketez galdetu diogu Atutxari, eta nabarmendu du lehenengo baliabideak behar dituela EAEk, eta ondoren, adostu beharko dutela euskal herritarrek Espainiaz zein harreman izan nahi duten.

Eurocopaz galdetu diogu Itxaso Atutxari, eta nabarmendu du osasun neurriak Eurocopan zein beste ekitaldietan beste behar direla: "Biziberri planak argi uzten du zein baldintzatan antola daitezkeen ekitaldi publikoak".

Elkarrizketa osorik ikus dezakezu nahieran www.hamaika.eus webgunean.