2021 API. 22 - 13:39h Amiantoaren biktimentzako funtsa, aitortza eta erreparazioa bidean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Amiantoak sortutako minbiziaren lan-jatorria aitortu dadin eta enpresek beraien ardura har dezaten borrokatu dute amiantoaren biktimek eta senideek azken hamarkadetan. Substantziaren ondorio larriak salatzeko eta langileen eskubideak bermatzeko urte luzez lanean aritu da Jesús Uzkudun, gaur egun ASVIAMIE Euskadiko Amiantoko Biktimen Elkarteko bozeramailea. Bere iritziz “aitortza eta erreparazorako tresna” izango da konpentsazio funtsa, non enpresen inplikazioa “ezinbestekoa” izango den funtsa "lehenbailehen" eratzeko eta baita "barkamena" eskatzeko egindako "kalteagatik".