2021 MAI. 03 - 14:55h Oihana Etxebarrieta: "Elkarlanerako eta inteligentzia kolektiboa aktibatzeko unea da" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. HDPko kideen aurkako epaiketaz hitz egin diogu elkarrizketara, epaiketa horretako begirale izan baita EH BILDUko legebiltzarkidea. HDPko 108 kide ari dira epaitzen, eta bere esanetan, HDPko kideak beldur dira epaiketa horrek alderdiaren beraren ilegalizazia ekar dezakeelako. Era berean, adierazi du "tamalez" irudi bimetikoak ikusi dituztela epaiketan, eta Euskal Herrian erabilitako "Dena da ETA" kontsigna erabili dutela han PKKrekin. Kolonbiako egoera ere izan du hizpide legebiltzarkideak, eta nabarmendu du Kolonbian ez dagoela bakerik: "Bake prozesu batean lanean ari dira, eta horren inguruko guztiak kriminalizatzen ari dira", salatu du. Era berean, nabarmendu du Kolonbiako Gobernua "bake akordioen kontrako gobernua" dela, eta dituen "arma guztiak" jartzen dituela mahai gainean "gizartearen kontra egiteko". Covid19 egoera izan du hizpide, eta nabarmendu du Gipuzkoako tasa Europako tasarik txarrena dela; zentzu horretan, ZIUetako egoera "oso kezkagarria" dela azpimarratu du. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du: "Autokritikarik egiten ez duen gobernu baten aurrean gaude; akatsak identifikatzeko momentua da". Alarma egoeraren eztabaidari dagokionez, nabarmendu du eztabaida hor fokalizatu nahi dela, baina tresna bat soilik dela azpimarratu du: "Bada garaia B plan batean pentsatzeko". Zentzu horretan, txertaketa kanpainan "urrats sendoak emateko" garaia dela dio, eta ulertezintzat jo du bountarioentzako dei bat egotea Araban. Bide beretik, beharrezkotzat jo du "hemen ditugun tresna guztiak martxan jartzea", eta autogernutik burujabetzarako bidea egin behar dela dio: "Burujabetza politiko eta soziala da bizitza bizigarriak erdigunean jarriko dituen lurralde bat eraikitzeko mekanismoa". EH BILDUko legebiltzarkideak "inteligentzia kolektiboa" martxan jartzeko garaia dela dio: "Gure uniibertsitateetan, zientzia alorrean, osasungintzan, herri mugimenduetan.. lanean ari direnen jakintza martxan jartzeko momentua da. Esan digute asanblada bat montatu nahi dugula zerbait txarra izango balitz bezala, baina, hain zuzen, elkarlanean jarduteko momentua da". Alderdiaren X. urtemuga izan du hizpide Etxebarrietak, eta nabarmendu du 10 urteren ondoren erakutsi dutela gobernu alternatibo bat eraiki dezaketela. Zentzu horretan, tokian tokiko estrategi eta proposamenak eraiki behar dela dio: "X. Kongresu honetan atera da Bilbo Handiari begira, eta Bilbo Handiatik sortutako proiektu eraldatzaile bat beharrezko dugula". Zaintzen krisiari ere egin dio erreferentzia Etxebarrietak, eta nabarmendu du emakumeak pobretzen jarraitzen duela; horri aurre egiteko zerbitzu publikoak "indartu" behar direla dio, eta horrez gain, instituzioek eta gizonezkoek zaintza lanen ardura ere bere gain hartu behar dutela azpimarratu du. Elkarrizketa osorik ikus dezakezu www.hamaika.eus webgunean.