2021 MAI. 06 - 16:12h Jesus Rodriguez: “Bullying kasuak lehenbailehen detektatzen saiatzen gara” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Bullyinga gizartean azken urteotan gero eta barneratuago dagoen arazoa da. Eskolako ikasleen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarren kasuek gora egin dute iragan hamarkadatik hona. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan, Jaurlaritzak emandako datuen arabera 2019-2020 ikasturtean 795 kasu aztertu zituzten, eta horietatik 100 jazarpen kasu identifikatu ziren.