HAMAIKA

Zeintzuk dira independentismo kataluniarraren aukerak?

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Otsailaren 14ko hauteskundeetan boto independentistak lortutako %50aren langa igarota, gobernu independentista osatzeko eta prozesuaren bideari jarraipena emateko aukera zabaldu zen. Hiru hilabeteetako negoziazioen ondoren, JxCat eta ERCren arteko ikuspegi estrategiko desberdinek, Madrilgo hauteskundeek ekarritako tsunami politikoaren ondorioek eta hauteskunde berrien mamuak subiranismoaren bide-orria zailtzen dute.

Negoziazioen nondik norakoak eta independentismoaren aukerak aztertu ditugu Marina Fernàndez 'El Nacional' hedabideko kazetariarekin eta Roger Palà 'El Crític' atariko kazetari eta analistarekin.