HAMAIKA

Ixone Retes: "Enpresak kaleratze intentzioekin jarraitzen du oraindik"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Ixone Retes eta Sergio Zaballa Tubacexeko langileak elkarrizketatu ditugu gaur Hamaika Telebistan. Ixone Retesek nabarmendu duenez, greba "luzea" izaten ari da, baina langileak "animatuta" daudela dio, "borrokarako prest".

Zaballak salatu du enpresak langileak kaleratzeko intentzioekin eta lan baldintzen murrizketen jarraitzen duela, eta beraz, negozazio mahaiak ez zuela emaitzik eman: "Ez genuen akordiorik lortu". Retesek nabarmendu du krisi koiunturala dela, eta behin behineko nuerriekin konpon zitekeela egoera: "Enpresak egoera hori aprobetxatu nahi zuen beste helburu batzuk lortzeko".

Zentzu horretan, Retesek "deigarritzat" jo du enpresak neurri estrukturalak eskatzen dituen bitartean, administrazioko kontseiluko kideen soldatak igo, eta langileena jaitsi izana. Hori horrela, Zaballak azpimarratu du lan prekarizazioak gizarte osoaren prekarizazioa dakarrela.

Ertzaintzaren jarrera izan du hizpide, eta azpimarratu du Ertzaintza gatazka honetako "protagonista" bihurtu dela: "Grebalari gisa ditugun lanak zapuzten saiatu dira intimidazioa erabiliz". Hori horrela, bi langileek azpimarratu dute borrokan "tinko" jarraituko dutela egoera konpontzen den arte.

Ikusi elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.