2021 IRA. 21 - 16:21h Mikel Etxebarria: “Farmaziek nahi izango balute, Novaltiako gatazka konponduta egongo zatekeen” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Sindikatuek salatu dutenez, Novaltiako lan-gatazka 2019ko hasieran piztu zen zuzendaritzak hitzarmen berriaren negoziazio mahaia “aldebakarrez” hautsi zuenean, Estatuko hitzarmena aplikatu ahal izateko. Horrela, duela ia 800 egun grebari ekin zioten beharginek hitzarmen propioaren alde, eta baita soldataren igoera eskatzeko ere. Grebalarien egoeraren berri eman dio Mikel Etxebarria ELAko industria arduradunak Hamaika Telebistari.