HAMAIKA

Miren Agur Meabe: “Poza eta kulturalki harrotasuna sorrarazi dit saria irabazteak”

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Miren Agur Meabe idazleak Susak argitaratutako 'Nola gorde errautsa kolkoan’ liburuagatik Espainiako Poesia Saria irabazi du. Azken hamarkadan idatzitako poemak biltzen dituen liburua da. Eguerdiko magazinean gonbidatu nagusi gisa izan dugu gaurkoan Hamaika Telebistan.


Alde batetik poza sentitu duela azaldu du, egindako lana beste lan batzuetan zehar egindako lanaren aitortza delako. Eta bestetik, harrotasuna ere sentitu duela azpimarratu du,  gure herriari eta gure hizkuntzari liburuak ekar diezaiokeen ikusgarritasunagatik.

Hamar urte igaro dira obra horrek jasotzen duen poema zaharrenetik berrienera arte. Lan handia izan du idazleak liburuarekin, hamar urteko lana eta hamar urteko bizipenak islatu baititu bertan. "Poesia nire burua ezagutzeko tresna da" esan du.

Gai ugari biltzen dituen poesia liburua da, sei ataletan egituratuta, hala dio:  "Liburuan aniztasun handia dago bai forma eta tematika aldetik". Bere iraganaren parte handi bat eta belaunaldi handi batek duen "memoria" hori ere erakusten duela gehitu du, hein handi batean memoria liburua ere badela alegia.

Berebat, liburu zaindua dela adierazi du, bai forma aldetik zein estetikoki: "Idazleon ardura da hizkuntzaren funtzio estetikoa betetzea".

Poema liburua idazteko prozesuan zehar ere gazteentzako nobela bat idazten aritu da pandemian zehar. Aurten argitaratu du liburua: 'Itsasoaren atea'. Berarentzat oso liburua berezia dela azpimarratu du, liburua aitzakia izan da garai hauetan bizi izan dugun ezjakintasunaren aurrean ihesbide bat aurkitzeko.