2021 URR. 04 - 22:30h Ixone Retes, LAB: “Bada garaia zapaldu nahi gaituztenei gauzak zail jartzeko” Gaur sinatu du Tubacexeko enpresa batzordeak akordioa, eta bihar itzuliko dira langileak lanera. ELAk, CCOOk eta Sindikatu independenteak alde bozkatu dute, eta aurka STAT eta LAB sindikatuek. Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Gakoak Azken honetako kidea da Ixone Retes. Azaldu digu eurek akordioaren alde bozkatu ez duten arren, bihar irribarre batekin joango direla lantegira, eta kaleratu nahi zituztenek han ikusi beharko dituztela berriz.Borrokak duen balioa nabarmendu nahi izan du, eta badela garaia “zapaldu nahi gaituztenei gauzak zail jartzeko”. Elkarrizketa osorik entzuteko aukera hamaika.eus atarian.