2021 URR. 05 - 22:18h Mikel Otero: "Energia enpresek nahi duten bezala jolasten dute prezioarekin" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Gakoak Mikel Oterok Espainiako energiaren prezioak aztertu ditu "Gakoak" saioan. Hona hemen elkarrizketa osoa entzuteko aukera hamaika.eus atarian. Astero elektrizitatearen prezioak errekorrak puskatzen ditu eta oraindik ezin da jakin noiz hasiko diren prezioak jaisten. Mikel Oteroren ustez, Espainiako Gobernuak neurri gehiago hartu ahal izango lituzke argiaren prezioa arautzeko, nahiz eta energia enpresek botere handiegia dutela uste duen. Elektrika handiei aski dela esan eta hauei planto egiteko garaia dela azpimarratu du; eta ostiralean ere subiranotasun energetikoa aldarrikazteko eguna izango dela.