2021 AZA. 24 - 14:09h Tasio Arrizabalaga: "Estatuaren biolentzia jasan duten biktimen errealitatea oso ezezaguna da'" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Tasio Arrizabalaga Egiari Zor Fundazioko kidea izan dugu gaurkoan "Gurean Gaur" Magazinean gonbidatu. Azaroaren 20an, Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko buruzagien heriotzak oroitu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, tartean, Bilbon, Ametzolan eta Errekalden. Helburuetako bat, ez zirela bakarrak izan mahai gainean jartzea izan da, ildo horretan, estatuaren biolentzia jasan duten biktimen errealitatea oso ezezaguna dela azpimarratu du Tasiok, "urte luzetan ukatu dituzte biktima berak eta Estatuak baliatu dituen biolentzia asko ezkutuan mantendu dira", azaldu du. Ikusi elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.