HAMAIKA

Josu Etxaburu: "Euskal Herri osoa hartzen duen dimentsioa du Arantzazuko Adierazpenak"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Josu Etxaburu Osa Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu gaur "Gurean Gaur" Magazinean.

Erabakitzeko eskubidea lege bilakatzearen alde, abenduaren 18an Arantzazuko Adierazpena zabaldu zuen Gure Esku dinamikak Arantzazuko santutegian. "Euskal Herri osoa hartzen duen dimentsioa du Arantzazuko Adierazpenak, esparru desberdinetako eragileei deia egiten diena" azpimarratu du Josuk. Esparru desberdinetako 100 pertsonek aldarrikatu zuten Euskal herritarron etorkizuna erabakitzeko "prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra": "azpimarragarria da Arantzazuko Adierazpenak jaso duen babes zabal eta anitza, esparru desberdinetan ari diren erreferentziazko 100 lagunen babesa jaso izanak berebiziko pisua du" azaldu du Josuk.

Hainbat eragile eta ordezkari politikoren babesa ere jaso dute tartean: "burujabetza klabeetan eragile eta ordezkari politiko asko ari dira erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzearen beharra plazaratzen, beraz, bat gatozen honetan, pasa gaitezen esatetik egitera".

Josuk azaldu duenez, demokrazian sakontzea eta erreferendum bitartez herritarroi galdetzea herri baten demokrazian indartzea da: "Gure Esku ez zen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko bakarrik jaio, erabakitzeko baizik; herritarrok izan behar dugu gure etorkizunaren jabe".

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.