HAMAIKA

Arkaitz Herreros, ELA Osakidetza: "Lehen arretaren egoera oso larria da"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Osakidetzaren "egoera larria" salatzeko, sindikatuek manifestazioak deitu dituzte urtarrilaren 23rako. ELA Osakidetzako Arkaitz Herreros izan dugu Hamaika Telebistan gaiaren inguruan. "Lehen arretaren egoera oso larria da, pandemiaren ondorioz ikusten ari gara zein egoeratatik gatozen" azaldu du, "orain arte lehen arretaren egoera larria langileek pairatu dute, gizartea jabetzen hasi da egoeraz".

Lehen arretako langileen gainkarga eta presioa izugarria dela nabarmendu du, eta egunerokoan ikusten dela ez direla langileak zaintzen hartzen diren neurriekin: "Pandemia aprobetxatuta, dituen arazo guztiak estaltzen saiatzen ari da Osakidetza".

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.