HAMAIKA

Jon Maia, bertsolaria: "Beti-beti izango garena kantua da"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Jon Maia bertsolaria izan dugu elkarrizketatu nagusi "Gurean Gaur" Magazinean. Azken hiru hamarkadotako abestien bertsioak jaso ditu 'Kantu bat gara' liburu-diskoan. Izan ere, aurten 30 urte betetzen dira bertsolari eta idazle gipuzkoarrak musika talde bati letra ipini zionetik. Harrezkero, 170 kanta inguru jorratu dizkie Euskal Herriko musika talde nahiz bakarlari desberdinei.

Luze eta sakon jardun gara bere azken lanaz. "Gure existentziaren proiekziorik ederrena da kantua seguruenik; asmatu dugun formatua da, milaka urte dituena. Gure izatearen proiekzio hori magikoa iruditzen zait" azaldu du.

'Kantu bat gara' lanaren gainean gehiago jakin nahi izan ez gero, ez galdu elkarrizketa hamaika.eus atarian ikusteko aukera.