HAMAIKA

Ana Mezo: "Ospakizuna pentsionistei begira da, izan ere, kezka eta haserrea dira nagusi"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Larunbatean, urtarrilak 15, 'Berdin dio nork gobernatu, guk pentsio publikoak defendatu!' lelopean, pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburu eta hainbat herritako kaleak hartu zituzten. Gaia hizpide, Ana Mezo pentsiodunen mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Manifestazioen balorazio positiboa egin du: "Orokorrean arrakastatsua izan zen; pentsionistei begira, lau urte astelehenero pentsio publiko eta duinen alde borrokan kalera irtetea zoriontzekoa da, hala ere, ez da ukatu behar haserrea eta kezka direla nagusi".

Pentsionisten egoera ardatz, azpimarratu du, tartean, emakumeen egoera ez dela batere ona: "Gaur egun oraindik pentsionista asko ez dira minimora hurbiltzen. Emakumeak dira txarren daudenak, 10etik 7 emakume dira 1000 eurotik behera daudenak" azaldu du Anak. Izan ere, prezioen igoerak herritarren pobretze orokortua dakarrela azaldu du, eta emakumeen kasuan are ageriagoa dela genero arrakala emakumeen bizitza osoan zehar antzeman daitekelako; langabezian, lanean daudenean eta pentsioetan ere. 

Pentsioen erreformak emakumeen testuingurua kontuan ez hartzea "ulergaitza" dela esan du. Era berean, Mezoren iritziz Madrilek "era tranpatian" aurkeztu du pentsioen erreforma, pentsioen igoera ez datorrelako bat KPIaren igoera errealarekin.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.