2022 URT. 19 - 14:13h Amaia Mayor, SATSE: "Lehen arretako egoera jasangaitza da" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR SATSE sindikatuko Amaia Mayor elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.Luze daramate lehen arretaren egoera salatzen, baina Amaiak azaldu duenez, egoerak ez du hobera egiten. Lehen mailako arretako egoera "jasangaitza" dela nabarmendu du, langileen lan gainkargak "izugarriak" direla, eta oso nekatuta daudela. Gainera, pandemiak egoera okerrera eraman du, langileak gero eta itoago daudela azaldu du Amaiak, eta egoerak hobera egin dezan, lehen mailako arretan erizain gehiago beharko liratekeela azpimarratu du, familia-mediku bakoitzeko erizain bat gutxienez.Bestalde, lan kargari aurre egiteko, bertan behera utzi ziren kontratuak eta txertodromoak eta pandemia hasierako baliabideak berreskuratzea ondo letorkeela gaineratu du Amaiak. "Aurreikuspen falta izan da, egoera behin eta berriro errepikatzen da eta ez da hobetzen, argi ikusten da irizpide ekonomikoek hartzen dutela batzuetan lehentasuna" gehitu du.Ildo horretan, euren ustetan, Osakidetzaren aldetik egoera hobetzeko eta osasun saileko langileen lan baldintzak hobetzeko "borondate gutxi" dagoela nabarmendu du. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.