2022 OTS. 02 - 14:48h Garbiñe Aranburu: "Lan erreforma hau patronalarentzat garaipen bat da" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu gaur Hamaika Telebistan. Lan erreformaren dekretua bihar bozkatuko da Espainiako Kongresuan. Azken orduko albisteei jarraiki, PSOEk egin du bere hautua, eta Pedro Sanchezek berak esan du ez duela uste legegintzaldiaren egonkortasuna ezbaian jarriko duenik bere ohiko bazkideek dekretuaren aurka bozkatzeak. Gobernuaren jarrera "salagarria" dela azpimarratu du Garbiñek, "salagarria da bere burua ezkerrekotzat eta aurrerakoitzat duen gobernu baten babesarekin lan erreforma hau aurrera ateratzea". Proposatzen den lan erreforma langileentzat "oso kaltegarria" den aldetik, patronalarentzat "garaipen bat" dela nabarmendu du Aranburuk eta beraz, lan erreforma honi baietza ematea "aurreko egoeran geratzea baino okerragoa" dela. Horregatik, "azken minuturaino presionatzen" jarraituko dutea adierazi du, "bihartik aurrera, ez da ezer bukatzen". Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.