2022 OTS. 10 - 14:31h Arantza Zulueta, abokatua: "Tortura sistematikoa izan da Euskal Herrian" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Arantza Zulueta abokatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Otsailaren 13a egun seinalatua da Euskal Herrian, izan ere, Arregiren omenez Torturaren Aurkako Eguna da. Gaiari helduta, tortura erabaki politikoa dela azaldu du Arantzak, "sistema oso bat behar duen tresna errepresibo bat". Horrez gain, euskal independentismoa aurrera jo ez dezan erabili den tresna "antidemokratiko eta basatia" izan dela azpimarratu du, euskal herritarren kontra sistematikoki erabili dena. Hala ere, egiaren bidean, "aurrerapausoak" eman direla nabarmendu du Zuluetak, eta esparru askotatik lanean jarraitu ez gero, errekonozimendua eta bermeak egongo diren unera helduko garela. Tortura gehiagorik ez emateko, "ardurak depuratu" egin behar direla azaldu du, kasuak argitu eta bermeak jarri. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.