2022 OTS. 15 - 14:20h Geuretik Sortuak, euskal kultura eta euskal sortzaileak sustatzeko proiektua Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gauretik Sortuak Udalbiltzak sortutako kultura proiektu bat da. Euskal kultura eta euskal sortzaileak sustatzeko helburuarekin abiatu zen, euskal kulturaren egoera larria zela ikusita, eta are gehiago covid-19ak eragindako une honetan. Hasieran, artistentzako beka deialdia atera zuten. Bertan izena eman zuten 73 artisten artetik, 26 izen izan dira hautatuak. Artista horietako bakoitzari, proiektu hau babesten duten udalerrietako bat esleitu zitzaion, herri horietan egonaldiak egin zitzaten. Hiru astez bertan izan dira, herriaren historia jasotzen, bertakoekin hitz egiten eta ingurumarietan ibiltzen. Egonaldi horien ondoren, bost antzerki lan, beste bost film labur eta bi liburutan bildu diren hamasei literatura pieza sortu dira.