2022 MAR. 11 - 09:36h Mertxe Aizpurua: "Oso urrats garrantzitsua eman da, biktimek denbora asko zeramaten itzalean" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GAKOAK EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek aurreakordioa lortu dute PSOErekin, elizan sexu-abusuak jasan dituzten biktimei ahotsa emango dien espazio bat sortzeko Kongresuan. Horri esker, biktimek ahotsa izango dute, gertatutakoa kontatu ahal izango dute, eta gizarteak lehen pertsonan entzun ahal izango ditu haien testigantzak. Pauso garrantzitsu bat eman dela azpimarratu du Mertxe Aizpuruak, urteak eta urteak pasa dituztela hainbat biktimek isilpean, eta garaia zela administrazio publikoetatik pauso bat emateko.