HAMAIKA

Zigor Oleaga, 'Txori Urdinak': "Espetxeak bazterketa eta desberdinkeria betikotu egiten du"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Zigor Oleaga kazetaria eta 'Txori Urdinak' liburuaren idazlea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. FIES 1a muturrekoa zela azpimarratu du Zigorrek, "lehen gradu barneko lehen gradu bat". Santi Cobosek berak esaten du beraiekin akabatzeko politika bat izan zela. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik irten ziren gutxienetako bat da Santi, bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.