2022 MAR. 23 - 14:49h Bingen Zupiria: "Inork ez daki oso ondo zein izango den datozen urteetan ekonomiaren egoera'" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan da Hamaika Telebistan. Ukrainako gerraren ondorioek nabarmen jaitsi dute aurreko aurreikuspenaren hazkunde-maila, eta langabezia tasaren aurreikuspenak ere aldatu dira. Bingenek adierazi duenez, inork ez daki oso ondo zein izango den datozen hilabeteetako eta urteetako egoera. Izan ere, 2020an pandemiari lotutako itxialdiaren eraginez "aberastasuna sortzeko gaitasuna" asko jaitsi zela azpimarratu du; eta 2021ean nahiz eta ekonomiak pauso bat egin zuen aurrera, ez zuela 2019ko egoera berreskuratu. Aurten, ordea, ekonomia % 6 igoko zela uste zela azaldu du eta 2019ko mailara iritsi ahalko ginatekeela. Hala ere, azpimarratu du Ukraina eta Errusiaren arteko gerrak eragin duen egoera ekonomikoak ogasun sailak datuak berrikustera eraman duela, "inork ez zuen halako egoera bat espero" esan du. Azpiazuk adierazi bezala, nahiz eta aurreikuspenak jaitsi, egongo den hazkundea "handia" izango dela gogorarazi du Eusko Jaurlaritzako bozermaileak. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.