2022 API. 27 - 14:39h Chernobil elkartea: "Duela bi astera arte ez dugu familien berririk izan" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gurutze Intxaurbe Chernobil elkarteko kidea izan dugu Hamaika Telebistan. Duela bi hilabete hasi zela Ukrainako inbasioa; eta duela bi aste heldu zen Txernobil Elkarteak antolatutako lehen autobusa errefuxiatuekin Euskal Herrira; bigarrena aurreko astean. Gurutzek adierazi duenez, momentu batzuetan zaila izan da bertako haurrekin eta familiekin harremanetan jartzea "duela bi astera arte ez dugu informaziorik izan" azaldu du, "Txernobil eta Kiev artean egon dira haurrak, eta komunikazio guztiak etenda egon dira". "Ukrainan elkarteko hainbat boluntario bertakoei laguntza eta bide berriak eskaintzen ari dira" adierazi du Gurutzek. "Boluntarioekin harremanetan jartzen direnak herriz herri hartzen ditugu", hein horretan hasten dira, konponbideak eta zubi berriak eraikitzen. Euskal Herrira etorri diren errefuxiatu gehienak oso pozik daudela adierazi du Chernobil elkarteko kideak, baina era berean, esan du psikologikoki oso jota daudela euren herrian dena utzi dutelako. Elkarrizketa osorik hamaika.eus atarian.