HAMAIKA

Euskalgintzak 'Euskara Aurrera' manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskalgintzako hamabi eragilek bat egin dute ‘Euskara Aurrera’k deitutako manifestazioarekin. Maiatzaren 21ean egingo da manifestazioa, 17:30ean, Antiguako tuneletik abiatuta. Hizkuntza politiken aldetik, aurrerapauso baten beharra azpimarratuz, “herri bultzada berri bat” abian jartzera deitu dituzte euskaltzale guztiak. Azaldu dutenez, egungo hizkuntza politikak ez dira nahikoak euskarak dituen erronka eta zailtasunei erantzuteko.