2022 MAI. 23 - 14:18h Roberto Uriarte: "Kezkagarriak diren azalpenak falta zaizkigu Juan Carlos Boboikoaren aldetik" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Kongresuko diputatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Juan Carlos Borboikoaren itzuleraz galdetu diogu lehedabizi, izan ere, errege emeritua Espainiara itzuli da dituen balizko delituei eta Ogasunaren aurrean epez kanpo egindako milioi askoko erregularizazioei buruzko inolako azalpenik eman gabe. Azalpenak falta direla azpimarratu du Uriartek, bere aisialdiko kontuak baino "benetan kezkagarriak" diren kontuez. Pegasus auziari buruz agerraldia egingo du Pedro Sanchezek ostegunean Kongresuan azalpenak emateko. Uriartek dio ez dela oso itxaropentsua arlo horretan. Estatu mailan ikerketa batzorde bat eratzearen aurkako erabakia salatu du; eta Europan irekitako ikerketan parte hartzen duten diputatuak daudela nabarmenduta, "kontraesana" dagoela azpimarratu du. Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko beharra eta haren inplementazioan "ausardia" eskatu du diputatuak. Egoera politikoari begira Yolanda Díaz-en gidaritzapean irekiko den ezkerreko fronte zabalaz aritu da Uriate. Argi utzi nahi izan du Unidas Podemosen proposamena izan dela, eta Díaz-ek oraindik ez duela onarpen ofizialik egin gogorarazi du; "ez du oraindik azaldu ea aurkeztuko den Gobernuko presidente izateko", baina "aurrerapauso" hori ematea "espero" dutela dio. Izan ere, boto intentzioaren azken inkestek erakusten dute eskuin eta ultraeskuineko alderdiek gorakada izango luketela; baina baita ezkerreko alderdien artean Yolanda Díazek aukerak dituela. Fronte hori eratzeko "zailtasunak" egongo diren arren, ez du uste PSOEk Feijoo-ren PPri eskua luzatuko dionik. Azkenik, abstentziora jotzen dutenei dei egin die ezkerreko blokea indartzeko helburuan. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.