2022 MAI. 24 - 14:34h Miren Dobaran: "Berraktibatzeko eta euskararekin konektatzeko gogoa nabaria da" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Euskararen egoerari helduta, pandemiak utzitako eraginei aurre egiten ari garela nabarmendu du. Gaur egun, berraktibatzeko eta euskararekin konektatzeko grina nabaria dela esan du, bai kalean, eskolan edota beste hamaika esparrutan. Hala erakutsi dute Korrikak edota Herri Urratsek, eta orain laster helduko dira baita ere Ibilaldia eta Euskaraldia. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.