2022 EKA. 06 - 11:30h Afrikako 7 laguni Euskal Herritik libre mugitzea ahalbidetu die Ehun mugimenduak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ehun mugimenduak Euskal Herri osoan libre mugitzearen aldeko lehen burujabetza ekintza egin du. Mozorroturik, Afrikatik iritsitako zenbait lagun Irundik Baionako Pausaraino eraman dituzte. Muga zeharkatu eta euskal herritartasuna eman diete. Uztailaren 4an beste ekintza bat egingo dutela ere aurreratu dute.