2022 EKA. 07 - 14:09h Eraitz Saez de Egilaz: "Gogorra izan da festen atarian halako gertaera batekin bukatzea" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Beasaingo (Gipuzkoa) Loinatz jaietan emakume batek salaketa aurkeztu du sexu-eraso bat pairatzeagatik, “gogorra izan da festen atarian halako gertaera batekin jaiak bukatzea”. “Argi eta garbi ikusten dugu emakumeen kontrako biolentzia existitzen dela” azpimarratu du Eraitzek. Bestalde, indarkeria egoera horien aurrean erantzun bateratu bat emateko aukera errealak izan behar direla azaldu du eta prestatuta egon behar garela mugimendu feministarekin batera. Horrez gain, etxebizitzen auziaz, prekarietateaz, gazteen egoeraz eta hezkuntzaz aritu gara, besteak beste. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.