HAMAIKA

Makina-erremintaren Biurtekoak 1.446 enpresa erakusketarirekin ireki ditu ateak

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskal Herrian horren garrantzitsua den makina-erreminten azoka bueltan da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Bi urtez pandemia dela-eta bertan behera geratu ondoren ekin dio jarduerari berriro bienalak. Edizio berriak 28 herrialdetako 1.400 erakusketari baino gehiago eta 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta berrikuntza baino gehiago izango ditu. Lehendakariak ziurtatu du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela.

Iaz azokarik egon ez arren, euskal sektorearen ekoizpenak % 20 egin zuen gora. Biurtekoak bultzada eman eta datuak indartu nahi ditu. Hala ere, ekoizleek ziurgabetasun giroa dagoela nabarmendu dute, denek ez dute argi irabazi marjinei eutsi ahal izango dieten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioen %2,6 dira makina-erreminta.