2022 EKA. 15 - 08:27h Gotzon Barandiaran: "Euskarazko kantagintzaren ertz guztiak aztertuko dira 'Kanterri'-n" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 'Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria' ikastaroa abiatuko dute Oiartzunen, uztailaren 11n eta 12an. Euskarazko kantagintzaren inguruan ariko dira Fermin Etxegoien, Anari, Itxaro Borda, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maia; Oiartzungo Udalak, Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak antolatuta. Gotzon Barandiaran Ahotseneako kideak eman dizkigu xehetasunak.