2022 EKA. 20 - 14:58h Aitor Urresti: "Suteak normaltasun berria izango dira berotegi globalaren testuinguruan" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Aitor Urresti energia berriztagarrietan aditua eta EHUko irakaslea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Nafarroako suteen inguruan eta trantsizio energetikoaz aritzeko. Suteak tamalez normaltasun berria bezala hartu behar ditugula esan du Urrestik. Bero bolada hauek gero eta ugariagoak direla azaldu du eta gaineratu du Saharako basamortua gero eta iparralderago dagoenez, aire beroa eta lehorra maizago heltzen dela gurera. Trantsizio energetikoaz, "beharrezkoa" dela adierazi du. Energia berriztagarrien aldeko apustua egitea "etorkizuna" dela nabarmendu du baina ohartarazpen bat ere egin du: egun, planifikazio falta dagoela salatu du eta kudeaketa eredua "gakoa" izango dela. Izan ere, orain arteko eredu energetikoa inflexio puntu batean dela azaldu du; erregai fosilak alde batera utzi eta beste energia mota batzuen alde egiteko unea heldu dela. Alde batetik, erregai fosilak eskuratzea geroz eta garestiagoa izango delako, baina, batez ere, klima larrialdiaren aurka jarduteko. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.