2022 EKA. 21 - 14:55h Andrea Bartolo, AZET: "Euskal Herrian ia etxebizitzen % 10a hutsik dago" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Andrea Bartolo AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Etxebizitzaren aferari heldu diogu; besteak beste, Madrilek legealdi honetarako hitzeman duen Etxebizitza Legeaz eta honek dituen zirrikitu, muga eta blokeo egoerari buruz. Baita Udalek zein Eusko Jaurlaritzak etxebizitza eskubidea bermatzeko dituzten erantzunkizunez eta ezarri ditzaketen neurriez. Horretaz haratago, etxebizitza arazoan sakondu dugu espekulazio prozesuari so eginez; eta honek gizarte mailan sortzen dituen ondorioei erreparatu diegu Bilbo ardatz hartuta. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.